Osoko bilkurako akta liburua (1935-06-30 / 1939-08-27)

Edukiak

Descripción

Osoko bilkurako akta liburua (1935-06-30 / 1939-08-27)

Sailkapena

Deskribapen maila
Dokumentu unitate konposatua
Azpidokumentuak
1 Behi aziendaren gaineko tasa erabakitzea # Sagardoaren gaineko tasa finkatzea # Udal tasen inguruko dokumentazioa.
2 Egun honetako festan parte hartutako bertsolariei ordainsaria ematea # Santa Marina egunean baselizan ospakizunak egitea # Andoaingo jazbanari (Orquestina) jaietan aritzeagatik ordaintzea.
3 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
4 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
5 Maisuak etxea izan dezan Garmendia ahizpei berritzen ari direna alokatzea # "Album de Honor de la Provincia de Guipuzcoa" delakoaren ale bat erostea # Foru Aldundiak hilerria haunditzeko dirurik jarriko duen aztertzea eta ezezkoa bada berriro gutunez…
6 Hilerria handitzeko urgentziako beharra dela eta obrak konkurtsorik gabe esleitzeko erabakia # Sasiainbarrenak errekete batzuek Debara eramateagatik kobratzeko eskubiderik ez duela udalak ez bait zien baimenik eman # Pedro Munita albaitariaren kargutik…
7 Haragiz hornitzeko udal batzordearen eraketa # Ur kontagailuen irakurketen informazioa # Puskatuta dauden kontagailuak konpontzeko epea jartzea.
8 Tasen inguruko dokumentazioa # Matias Vitoriari argiteria publikoko lanparak ordaintzea.
9 Indar Nazionalek Madrid hartu dutela ospatzeko egingo den zezenketa ordaintzeko dirulaguntza bidaltzea # Maisuari egurra ematea eskolako berogailua pizteko # Portugali egingo zaion omenaldirako dirulaguntza ematea.
10 Udalatza berriaren eraketa # Alkatea: Juan Begiristain.
11 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
12 Idazkaria izendatzen dute errekrutatze kaxara joateko soldadutzako mutikoekin # Kontribuzioa ordaintzeko zordunen jakinarazpena # Elizmendiko iturria konpontzeko harria D. Barriori ordiantzea.
13 Ignazio Laskibarrek hilerria haunditzeko egindako planoak onartu eta Foru Aldundiari dirulaguntza eskatzea.
14 Foru Aldundiari erantzutea Maria Beldarrain eroaren Santa Agedako gastuak ez direla udalaren kargu izango.
15 Juan Tapia zinegotziari amaren eriotzagatik dolumina # Udal tasen inguruko dokumentazioa # Ur kontagailua puskatuta dutenei jakinaraztea udalak konpondu ditzakela gastua jabeek ordainduta.
16 1934. urteko ekitaldiko kontu orokorren aurkezpena # Abuztuaren 18.an bi batzar egiteko erabakia # Tasen inguruko dokumentazioa # Ur horniduragatik jasotako diruaren jakinarazpena # Telefonozko komunikazioengatik zor dena ordaintzea # Euzko - Etxea…
17 Herriko ostatuetan armadak izandako gastuak ordaintzeko erabakia # José Maria Ttapiari soldata ordaintzea # Armadako gastuak ordaintzeko laguntza eskatzea Gipuzkoako Gudako Batzorde Karlistari # Autobus bat kontratatzea Zizurkileko udalarekin batera…
18 1937. ekitaldiko aurrekontua Tribunalak onartu duela jakinaraztea.
19 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
20 Foru Aldundiak bidalitako kontuen onarpena # Erietxean dauden gaixoen gastuak nork eta nola ordaindu erabakitzea # Mikaela Arandiari alarguntasun pentsioaren zati bat ordaintzeko erabakia.
21 Foru Aldundiari erantzutea Maria Beldarrain eroaren Santa Agedako gastuak ez direla udalaren kargu izango.
22 Gipuzkoako Gudako Batzorde Karlistak ala aginduta udalbatzarra mezetara joatea.
23 Zakurren tasa kobratzea # Foru Aldundiko Prince eta Murillas Udal ordezkari izendatzea # Udal tasen inguruko dokumentazioa # Sagarrondoak Xomorroa jota daudela eta laguntza eskatzeko Nekazal Zerbitzu Nazionalari.
24 1934. urteko ekitaldiko kontu orokorraren onarpena.
25 Plater Bakarraren eguna (Plato único) ospatu dela eta bildutako dirua bankura eramateko erabakia # Amilibiak ekarritako 12 lanparak ordaintzea # Udal tasen inguruko dokumentazioa # José Antonio Loinaz etxetik bota dutela Tolosako Gobernadore Militarraren…
26 1936. urteko ekitaldiko aurrekontuak idazteko erabakia.
27 Foru Aldundiari erantzutea zenbat herritar hil diren gudan eta gastuak kudeatzeko zenbat diru eman duen udalak # Corpus egunean meza egitea bai baina bazkaririk ez ospatzea erabakitzen da.
28 Andazarrateko erietxea eraiki denetik herriko hilerrian lekurik ez dagoela eta leku berria bilatzeko erabakia.
29 Gabonetan frontean dauden soldaduei dirua bidaltzeko 100 pezetako dirulaguntza ematea.
30 Eugenio Etxeberria idazkaria gartzelatik atera dela eta berriro bere kargu hartzea onartzea.
31 Andazarrateko erietxeko hildakoentzako hilerriko partzelak 50 pezetara kobratzeko erabakia # Alzate-Elizmendi biderako erositako argiteria ordaintzea # Elizako atarian poztontzi bat jartzeko erabakia.
32 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
33 Foru Aldundiari dirulaguntza eskatzea Hilerriko haunditze lanak egin ahal izateko.
34 Erreketeek orain arte gastu altuegia egin dutela udal aurrekontuan eta muga jartzea # Gipuzkoako Gudako Batzorde Karlistak agindutakoa atzeratzea: gastuetan laguntzeko diru eta bitxiak eskatzea.
35 1937. urteko ekitaldiko udal kontuak jendaurrean aurkezteko erabakia.
36 Andazarrateko erietxea eraiki denetik herriko hilerrian lekurik ez dagoela eta honen inguruko laguntza eskatzeko Junta de la Lucha Antituberculosa delakoari bisita egitea.
37 1937 urteko ekitaldiko aurrekontua onartzea.
38 Hilerriko haunditze obretako dokumentazioa Gobernadore Zibilari eta Osasun Inspektoreari eraman zaiela eta erantzunaren zain daudela jakinaraztea # Hilaren 18.an Santa Marina baselizako mezetara joateko erabakia.
39 Osasun Mankomunitateak agindutako dirua ordaintzeko erabakia # Udal tasen inguruko dokumentazioa.
40 Lan istripuen aseguruaren legea (1932/10/08) betetzeko erabakia (udal langileek aseguru bat izateko beharra).
41 1938. urteko ekitaldiko aurrekontua prestatzeko hainbat puntu aztertzen dira # Udal tasen inguruko dokumentazioa.
42 1939. deiladiko alistamentuko zerrendak ixteko eginbeharrak (zuzenketak, sailkapenak,...) bukatzea.
43 "Oficina de Registro y Colocación" delakoa sortzeko aurrekontua prestatzeko erabakia # Hildako zerrien tasaren inguruko dokumentazioa.
44 Idazkari berria izendatzeko arazoen inguruan Gobernadore Zibilari berri ematea # Tasen inguruko dokumentazioa.
45 Foru Aldundiak Maria Beldarrain eroaren Santa Agedako gastuak ordainduko dituela dion gutuna irakurtzen da # Junta de la Lucha Antituberculosa (Tuberkulosiaren aurkako borrokako batzordea) delakoari dirulaguntza eskatzea Hilerriko haunditze lanak egin…
46 Erreketeek janaritan gastatzen dutena Gipuzkoako Gudako Batzorde Karlistak emandako dirulaguntzarekin ordaintzea.
47 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
48 Apaizari elizatik kanpo Aste Santuko prozesioa ospatzeko baimena.
49 Alejandro Uzkudunek udal arielen administrari eta telefono zaindari karguak utzi dituela eta bere ordezkoa izendatu arte jarraitu behar duela jakinaraztea.
50 Hilerria haunditzeko obretarako dirua mailegu bidez lortzeko erabakia # José Iturzaeta hildako erreketearen gorpua ekartzeko dirulaguntza ematea.

Identifikazioa

Signatura
0280-004
Dokumentu mota


Unidad de instalación

0280

Egoera
Betetzeko
Eraikina
Artxiboa

Epea

Hasiera data
1935-06-30
Amaiera data
1939-08-27

Autoritateak

EgitekoaEragilea