Osoko bilkurako akta liburua (1935-06-30 / 1939-08-27)

Edukiak

Deskribapena

Osoko bilkurako akta liburua (1935-06-30 / 1939-08-27)

Sailkapena

Deskribapen maila
Dokumentu unitate konposatua
Azpidokumentuak
1 Gobernadore Zibilaren agindua beteaz albaitaria eta danbolin-joleak kargutik kentzen dira (Pedro Munita, José Galdos eta Pablos Galdos) # Plaza hauek berriro betetzeko eskaera epea irekitzea # Concepcion Esnaola udal arielen administrari izendatzea #…
2 1938. ekitaldiko ordenantza fiskalen behin-behineko onarpena # Udal tasen inguruko dokumentazioa.
3 Herri eta Nekazal kontribuzioa %3.ko rekargoarekin kobratzeko erabakia # Ur hoditeriak aldatzeko obrak aztertzeko erabakia.
4 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
5 Elizmendiko iturria konpontzeko materialak ordaintzea Aizpuruari # Auzo-lanetan izandako janari eta material gastuak ordaintzea.
6 1936. urteko soldadutzarako deialdirako mutikoen sailkapena berrikusteko deialdia # Jornalariaren soldata finkatzea.
7 Villabona-Asteasu eta Asteasu-Andazarrate zatietako oinezko postarien pentsakera politikoa udalarenaren desberdina dela eta zerbitzuak aztertzeko erabakia # Madrid hiria "indar nazionalek" hartu dutela eta festa ospatzeko erabakia # Udal tasen inguruko…
8 Corpusaren prozesioa frontoiraino jaisteko erabakia, bertan aldare txiki bat jarriko delarik.
9 Corpusaren prozesioa frontoiraino jaisteko erabakia apaizak onartu duela jakinaraztea eta egun horretako programaren onarpena.
10 San Pedro jaien programa onartzea # San Pedro jaietarako Andoaingo Guardi Zibilari bi polizia eskatzea # Udaletxeko sarrera eta Sanzenenea etxerako errepideak konpontzeko erabakia # Udal tasen inguruko dokumentazioa.
11 Tolosako Komandantzia Militarraren aginduz, izunetan jasotako dirua hara eramaten da # Zati bat udalari itzuli zaio gudako gastuak ordaintzeko # Juan Aizpuruari kohete eta dinamitaren gastuak ordaintzea # Tabernei agintzea udalaren zigilua duen balerik…
12 Tasen inguruko dokumentazioa # Nicanor Serranori Andazarrateko erietxean hil den bere emaztea lurperatzeko hilerriko lursail baten erosketa onartzea.
13 Nekazal aberastasuna neurtzeko batzorde bat eratzea # Izenik eman nahi ez duenari txiroei laguntzeko dirulaguntza eskertzea # Juan Imazi hilerriko lanak hasteko 15 eguneko atzerapena ematea # Udal tasen inguruko dokumentazioa.
14 Guda amaitu dela eta herriko festak ospatzeko erabakia # Bandera Nazional berria erosteko erabakia.
15 Frontean hiltzen diren soldaduen gorpuak herrira ekartzeko udalak gastuen erdia ordaintzeko erabakia.
16 1938. ekitaldiko udal aurrekontuen onarpena # 1938. ekitaldiko ordenantza fiskalen behin-betiko onarpena.
17 "Plater Bakarra" (Plato único) delako eguna ospatzearen inguruko bandoa ateratzea # Armada gorriak Santa Marina baseliza ondoan botatako zuhaitzak eraikuntza bera berritzeko erabiltzeko erabakia # Ildefonso Almorzari teilak ordaintzeko erabakia #…
18 Juan José Kortajarena zinegotziaren eriotzagatik doluminak bidaltzea # San Pedro jaietako programaren onarpena.
19 Maria Beldarrain eroaren Santa Agedako gastuak udalak ez dituela ordaindu behar jakinaraztea # Caminaur gaixoak Andazarraten dituen gastuak udalak ez dituela ordaindu behar jakinaraztea # Tasen inguruko dokumentazioa # Lanbide Heziketako Udal…
20 Isabel Iraola Uzkudun gaixo dagoela eta Andazarrateko erietxera eramateko txirotasun espedientea irekitzea.
21 1936. urteko ekitaldiko aurrekontu orokorraren onarpena # Angel Jauregi alkateari doluminak ematea ama hil dela eta.
22 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
23 Jaietan jarriko diren postuei dirurik ez kobratzea # Batzokiko bazkideei eskatzea jaietan errepidean trabarik ez egitea # Gobernadore Zibilaren idazkari berriari ongietorri gutuna bidaltzea # Gobernadore Zibiak jaiak ospatzeko baimena eman duela…
24 Udal tasen inguruko dokumentazioa # Hilerriko zati berrian lursailak markatu eta tasak jartzeko erabakia.
25 Plater Bakarra (Plato Unico) deritzon zerga-bilketa egiteko auzo bakoitzeko bi ordezkari izendatzea.
26 Udal tasen inguruko dokumentazioa # Alkateak bandera berria aurkezten du.
27 1938. deialdiko behin-betiko alistamentu aktak ixteko erabakia # Pablo eta José Galdos danborjole kargutik kentzeko espedientea ontzat ematea erabakitzen da.
28 Pedro Alkizalete eta Modesto Imazi soldadutzarako salbuespen epea luzatzea # Isabel Uzkudun gaixoak Andazarrateko erietxean dituen gastuak ordaintzeko erabakia.
29 Lizardi apaizaren omenaldian Agirre apaizak eskola zaharren balkoitik hitzaldi bat egiteko baimena eman duela Gobernadore Zibilak # Omenaldirako beste ospakizun batzuek prestatzea # Matias Vitoriari argiteria publikoko lanpara berriak ordaintzeko…
30 Udaletxeko suteen aurkako segurtasun neurriak berritzeko obra egiteko erabakia.
31 1938. urteko ekitaldiko udal kontuak onartzen dira.
32 Udaletxeko alokairua enkantean ateratzea # Udal hiltegiko (Mataderia etxea) alokairua enkantean ateratzea.
33 Haragiz hornitzeko udal batzordearen eraketa onartzea.
34 Egun honetako festan parte hartutako bertsolariei ordainsaria ematea # Santa Marina egunean baselizan ospakizunak egitea # Andoaingo jazbanari (Orquestina) jaietan aritzeagatik ordaintzea.
35 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
36 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
37 Maisuak etxea izan dezan Garmendia ahizpei berritzen ari direna alokatzea # "Album de Honor de la Provincia de Guipuzcoa" delakoaren ale bat erostea # Foru Aldundiak hilerria haunditzeko dirurik jarriko duen aztertzea eta ezezkoa bada berriro gutunez…
38 Behi aziendaren gaineko tasa erabakitzea # Sagardoaren gaineko tasa finkatzea # Udal tasen inguruko dokumentazioa.
39 Tasen inguruko dokumentazioa # Matias Vitoriari argiteria publikoko lanparak ordaintzea.
40 Indar Nazionalek Madrid hartu dutela ospatzeko egingo den zezenketa ordaintzeko dirulaguntza bidaltzea # Maisuari egurra ematea eskolako berogailua pizteko # Portugali egingo zaion omenaldirako dirulaguntza ematea.
41 Hilerria handitzeko urgentziako beharra dela eta obrak konkurtsorik gabe esleitzeko erabakia # Sasiainbarrenak errekete batzuek Debara eramateagatik kobratzeko eskubiderik ez duela udalak ez bait zien baimenik eman # Pedro Munita albaitariaren kargutik…
42 Haragiz hornitzeko udal batzordearen eraketa # Ur kontagailuen irakurketen informazioa # Puskatuta dauden kontagailuak konpontzeko epea jartzea.
43 Idazkaria izendatzen dute errekrutatze kaxara joateko soldadutzako mutikoekin # Kontribuzioa ordaintzeko zordunen jakinarazpena # Elizmendiko iturria konpontzeko harria D. Barriori ordiantzea.
44 Ignazio Laskibarrek hilerria haunditzeko egindako planoak onartu eta Foru Aldundiari dirulaguntza eskatzea.
45 Udalatza berriaren eraketa # Alkatea: Juan Begiristain.
46 Udal tasen inguruko dokumentazioa.
47 1934. urteko ekitaldiko kontu orokorren aurkezpena # Abuztuaren 18.an bi batzar egiteko erabakia # Tasen inguruko dokumentazioa # Ur horniduragatik jasotako diruaren jakinarazpena # Telefonozko komunikazioengatik zor dena ordaintzea # Euzko - Etxea…
48 Herriko ostatuetan armadak izandako gastuak ordaintzeko erabakia # José Maria Ttapiari soldata ordaintzea # Armadako gastuak ordaintzeko laguntza eskatzea Gipuzkoako Gudako Batzorde Karlistari # Autobus bat kontratatzea Zizurkileko udalarekin batera…
49 Foru Aldundiari erantzutea Maria Beldarrain eroaren Santa Agedako gastuak ez direla udalaren kargu izango.
50 Juan Tapia zinegotziari amaren eriotzagatik dolumina # Udal tasen inguruko dokumentazioa # Ur kontagailua puskatuta dutenei jakinaraztea udalak konpondu ditzakela gastua jabeek ordainduta.

Identifikazioa

Signatura
0280-004
Dokumentu mota


Instalazio-unitatea

0280

Egoera
Betetzeko
Eraikina
Artxiboa

Epea

Hasiera data
1935-06-30
Amaiera data
1939-08-27

Autoritateak

EgitekoaEragilea