Skip to main content

Sailkapena: 1.2.16. Alkatea epaile bezala

Garai batean alkateak epaile lanak egiten zituen eta Artxibo Historikoa deskribatu zenean ez zen dokumentazio honen serieen bereizketan lanik egin. Aurrerantzean serie honi lotutako espediente guztien deskribapenak findu beharko dira.

Saileko dokumentuak

Saileko nahiz sail honen azpisailetako dokumentuak erakusten dira hemen.

1175 dokumentu aurkitu dira

Datuen babeserako legea dela eta bada sail honetan argitaratu gabeko espedienteren bat. Honen informazioa ikusteko jarri mesedez harremanetan Udalarekin.

Signatura Azalpena Espediente zenbakia Dokumentu mota Hasiera data Sustatzaileak Sailkapena
251-44
Pedro Larrunbidek eskatuta Marcos Beobidek administratutako Larraulgo Olozaga baserriaren kontuen kopia, 1786 - 1789 urteetakoak.
1790
251-45
Zizurkilgo eliz-kabildoko adiministrari Juan Bautista San Millanek Juan Joseph Beobideri emandako ahalorde eskrituraren kopia-eskuetsia, Asteasuko Juan Bautista Usabiagak sortutako zentsoen etekinak kobratzeko.
1790
251-46
Agustin Areizaga Gazteluko elizako erretore-apaizak Larraulgo Joaquin Ignacio Irazuren alde egindako 200 dukateko zentso baten luditze eskrituraren kopia-eskuetsia.
1791
251-47
Asteasuko Juan Antonio Irazustak Sahagungo Pablo Alvarezen alde sinatutako betebehar eskrituraren kopia-eskuetsia.
1793
251-48
Asteasuko Martin Sasiain eta Juan Joseph Sasianbarrenaren arteko ondasunen kontu eta kitapenaren eskrituraren kopia-eskuetsia.
1797
251-49
Alejandro Orendain eta Maria Josefa Iturzaeta eta Francisco Iturzaeta eta Maria Josefa Orendainen artean 1710 urteko ezkontza kontratuaren kopia-eskuetsia.
1710
251-50
Asteasuko Martin Jose Sorarrain Isastegieta eta Maria Cristina Zatarain Larrunbide emazteak Maria Bautista Larrunbideren alde 1797 urtean emandako ordainketa gutunaren eskrituraren kopia, ezkonsari eta senipartearen uko egitearena.
1797
252-16
Tolosako parrokiak Pedro Rekalde eta Maria Garikanok Zizurkilgo Bidegurutze etxearen gainean sortutako kaperautzaren inguruko aukera.
1693
252-19
Joseph Recondo alkateordearen eta gainontzeko zinegotzien aurkako autoak
1698
252-23
Korrejimenduaren aurrean erakutsitako gai desberdinei buruzko dokumentazioa.
1705
252-31
Auzi-eskaera, Ignacio Eznarrizaga eta senideek Pedro Usobiagaren aurka.
1715
253-10
Auzi-eskaera, Domingo eta Juan Goikoetxeak Francisco Larrunbide eta bere ondasunen aurka, Zizurkilgo Akezkoa presaren eraikuntzatik irabazitako soldatengatik.
1734
253-11
Asteasuko Maria Arbideren kodexari buruzko informazioa.
1735
253-12
Auzi-eskaera eta autoak, Asteasuko Maria Teresa Umendia Ilbetz burdinolako jabeak Aiako Juan Bautista Argoteren aurka, egur kargen enkante berri baten eta gehiegizko eskaintzarengatik.
1737
253-14
Alexandro Beldarrain sindiko prokuradorearen auzi-eskaera eta pattarraren errematea Miguel Lazkanori emateko zuzenketaren autoak.
1737
253-15
Angela Garmendiaren testamentuari buruzko informazioa
1740
253-18
Donostiako Diego Felipe Amezketa jabeak eskatutako Asteasuko Irorzu baserriaren ebaluazioa, Juan Bautista Lizardiren errenta amaitzean.
1743
253-27
Auzi-eskaera, Lorenzo Jauregik Miguel Irazustaren aurka, zor zizkion soldatengatik.
1745
253-29
Auzi-eskaera eta kopia eskuetsia, Asteasuko Irorzu etxearen bista eta lur neurketarena.
1746
253-30
Auzi-eskaera, AlkizakoJuan Ignacio Urruzolak Larraulgo Jacinto Beobideren aurka, zentso baten irabazien zorragatik.
1746