Skip to main content

Ongi-etorri

Honakoa, Asteasuko Udal Artxiboko espedienteak kontsultatzeko webgunea da. Bertan bilatu daitezkeen edukiak historikoak dira, hau da, 50 urte baino zaharragoak. Asteasun zehazki, 1399 urtean hasi eta gaur egun bitarteko dokumentuak gordetzen dira. Oraingoz espediente guztien deskribapenak bistaratu ezin daitezkeen arren %60 inguru bertan jaso da eta ikusgai dago. Urtean zehar gainontzeko deskribapenak ere erantsiko dira. Gainera, dagoeneko igota daude ere hainbat dokumenturen digitalizazioak, hala nola kaparetasun eta akta liburuak.

Espediente originalak ikusteko eskaera orria bete beharko da udalaren egoitza elektronikoan (eskaera orokorra) edo presentzialki Asteasuko Udaleko bulego orokorretan. Nahiz eta aurretik telefonoz deituta (943691907) ere zita eskaini daitekeen. Artxibozaina, behin kontsultatu nahi diren espedienteak prest dituela, hitzordua emateko harremanetan jarriko da kontakturako emandako informazioan.

Osoko bilkuren aktak

Osoko bilkuretan landutako gaien zerrendak eta digitalizazioak ikusteko

Espediente bilatzailea

Artxibo historikoaren espedienteen artean bilatzeko

Aitonsemetzak

Sustatzailea bera edota bere familia odol garbikoa dela frogatzeko burutzen diren espedienteak ikusteko